Hemen zaude: Hasiera Proiektua

Proiektua

UNEK proiektuak helburu zehatz bat du; Gipuzkoan kokatzen diren Unibertsitate teknologikoen Ekintzailetasun Akademikoa neurtu ahal izateko heldutasun eredu baten garapena hain zuzen ere.

Horretarako, aurreko ikerketa baten garaturiko marko teorikoak garapenean lagundu du, beraz, Ekintzailetasun Akademikoan eragiten duten aldagaiak identifikaturik daude jadanik. Bestetik, badaude arlo ezberdinetan heldutasun mailak neurtzeko eredu ezberdinak, EFQM, PMMM (Project Management Maturity Model), OPM3 (Organizational, Project Management Maturity Model). Hauek oinarri bezela hartuta, Unibertsitate Ekintzailearen heldutasun eredua garatuko da, beste eredu horien puntu sendo eta ahuletan erreparatuz.

Proiektuaren puntu sendoetako bat Gipuzkoan kokatzen diren lau unibertsitateen partehartzea izango da, honek, gipuzkoako lurraldearentzat eta honen garapenerako suposatuko duenarekin. Universidad de Navarra, UPV-EHU, UNED eta Mondragon Unibertsitatea izango dira partehartzaileak, Gipuzkoan kokatzen diren eskola edo fakultateak ordezkari izanik.

Proiektuaren garapen eraginkor bat lortu asmoz, hiru lan ildo nagusi zehaztu dira:

  1. Ekintzailetasun akademikoa eragiten duten aldagaien zehaztapena; aldagai bakoitzarentzat garapen edo lorpen maila ezberdinak zehaztuko direlarik.
  2. Ebaluaketa metodo baten zehaztapena, ebidentzi eta galdetegietan oinarrituko dena.
  3. Heldutasun ereduan eboluzionatu ahal izateko roadmap baten definizio proposamena.

Lan ildo hauek elkarren artean integratzen dira, bakoitzak bere eran eta neurrian helburu orokorra lortzeko bidean pausoak emanaz. Helburuen lorpena paraleloan landuko da, koordinazio lan garrantzitsu baten beharra nabaria izanik proiektuan ezarritako epeak errespetatu nahi badira.