Hemen zaude: Hasiera Partaideak

Partaideak

Babeslea

  • GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK: Gipuzkoako Foru Aldundiak, Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren bidez, Jakintzaren Gizartean oinarrituta dagoen Gipuzkoa eraikitzen lagundu nahi du. Hau da, gizarte-iraunkortasunean, iraunkortasun ekonomikoan (berrikuntza eta lehiakortasuna), eta ingurumenaren iraunkortasunean oinarrituta dagoen gizartea. Gizartearen ikuspegitik arduratsua den lurraldea, iraunkortasunaren aldeko apustua egiten duena, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren alorretan sortzen zaizkion erronkei era proaktiboan aurre egiten diena, lankidetzako estrategien eta alde askotako konpromisoaren bitartez, alderdi guztientzat balioa sortzen duten eta eraginkorrak diren irtenbideak eskainita, nabarmenak diren zein ukiezinak diren bere aktiboak kudeatuta eta aktibo horiek lurraldeari buruzko ikuspegi iraunkorrera begira antolatuta. Pertsonak, beren jokabide, gaitasun eta ezagutzekin batera, etorkizunaren giltza dira; haiek dira etengabeko eraldaketan oinarrituta gizarte eta ekonomia lehiakorrago, bidezkoago, kohesionatuago eta iraunkorrago bat lortzeko beharrezkoa den jakintza sortu, erabaki eta transmititzeko gaitasuna dutenak.

Proiektu barruan dauden erakundeak

  • Mondragon Goi Eskola Politeknikoa - MONDRAGON UNIBERTSITATEA: Industri Antolakunatzako departamentua proiektuaren lider gisa izango da. MGEPek proeitkuaren kudeaketa eta diseinua eramango du aurrera. Proiektu honen helburuak lortzeko proiektuan parte hartzen duten beste aktore batzuen parte-hartzea ere bultzatuko du.
  • UNED Bergara: UNED Hezkuntza Miniteritzapean dagoen Unibertsitatea da, zeinak bere zentru nagusia Madriden du, baina Espainia osoan zehar hedaturiko ikastetxeetan antolatzen da.
  • UPV-EHU: Euskal Herriko Unibertsitatea Euskal Herriak bere unibertsitatea izateko historian zehar egindako saio-erreskadaren emaitza da, gizarte dinamiko eta moderno baten premia ugariei erantzuna emateko ahaleginen fruitu.
  • Nafarroako unibertsitatea (TECNUN): Donostiako Ingeniari Goi-Eskolak, Nafarroako Unibertsitateko kide, ingeniari izango direnen lanbide, zientifiko eta giza heziketan laguntzean du helburu. Sortu zenetik, gure Eskola oreka mantentzen ahalegindu da irakaskuntza, ikerkuntza eta gizartearekiko zerbitzuen artean, ekintza hauek elkarren osagarri izanez. Gipuzkoako Foru Aldundia: Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismo Sailaren bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiak proiektuan rol aktibo bat izango du, jardueren orientazio eta bideratzearen bidez, lurraldean proiektua sustatzeko eta proiektua zabaltzeko.

XXI. mendeko unibertsiteak lurralde ezberdinen lehiakortasuna sustatu behar du, dagokion garaira egokitutako goi mailako hezkuntzaren bisioa bultzatuz, non balio intelektual, teknologiko eta zientifikoa bultzatzen diren eta berrikuntza gizartearen eguneko beharretara berbideratzen den.